XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehendabizikoz behintzat begien bistakoa zegoen: iluna, kezka, bildur pittin bat....

Noizbait irakurri izandako lerro batzuen itzal-beltza sumatzen zuen inguruan....

Gogoratu zuen nola bere liburu batean, hainbeste mamu ikaragarriren berria emandako Lovecraftek idazle harrigarriak, idazten zituen, baita ere, gizaki extraino baten gorabeherak.

Hura ere lurpe-kontuko ipui beldurgarri bat zenez, Lovecraftek ikusi eta idatzitakoak, kea eta beroa lagun zituelarik, behera eta behera jarraituaz ikusirik zituen, eta han aurkitu zituen gizaki haren jendeak, gurutze-antza zutenak ziren....

Ez begi, ez beso, ez hanka... nahiz ta hain beldur gutxi eman zezaketenak iruditu, bazuten hala ere nunbaiteko zerbait gaiztoaren arrasto edo traza....

Honela, hemen ere, Pellorekin....

Usai lodi bat edo zer ote zen itotze antzeko larritasun hura...?.

Hemen ez zegoen ez ke eta ez surik... baina inpernua ere beti-beti ke eta suez egina izaten ote da ba...?. Ez horixe....

Sartreren iritziz, inpernuak beste eremu beldurgarri batzuk zituen; inpernua, besteak dituk, esan zion bere buruari Sartreren iritzi beltz hartaz gogoraturik....

- Zein beste...? - Besteak, beti besteak....

Orduan, inpernu batetik bestera ote zihoan ba...?.